Gure eskola-baratzean, adibidez, honako hauek landu dezakegu: lateraltasuna, espazio-denbora orientazioa, motrizitate fina, zentzumenekin arakatzea, galderak planteatzea eta ikerketa-estrategiak garatzea, eta izaki bizidunen behaketak egitea.
Eskola-baratze pedagogikoak ezagutza eta ikaskuntza esanguratsua eraikitzen laguntzen du, aldez aurreko ezagutzetatik abiatuta, eskola-curriculuma baratzeko lanaren inguruan integratzen du, eta diziplinen artean ikuspegi holistikoa lortzeko aukera ematen du. Curriculum-edukiak ikasten laguntzen du, esperimentazioaren eta manipulazio-lanaren bidez. Motibazioa eta irakaskuntzarekiko eta ikaskuntzarekiko interesa sustatzen ditu, baita natura zaintzea ere. Osasunarekin eta elikadura osasungarriarekin lotutako ikaskuntza sustatzen dute
Gure ikasleak astean behin joaten dira baratzara, bertako belar txarrak kendu, hazi berriak landatu…eta baratzak fruituak ematen ditunean, azoka txiki bat antolatzen dugu eskolako sarreran. Saldutako produktuekin, hazi berriak erosteko dirua lortzen dugu. Horrela, zikloa osatzen dugu.
Udaran berriz, eskolako ikasleak oporretan daudela, gure Eskola Komunitateari esker, gurasoak arduratzen dira urtean zehar egindako lana mantentzeaz.
Eskola-baratze batean lan egiteak, hezkuntza-esparruaren barruan zein kanpoan, onura sozialak, fisikoak eta emozionalak ditu txikientzat. Honako hauek dira nagusiak: