Proiektuak

Adunako Herri Eskolak proiektu berriztatzaileak aurrera eramaten ditu, ikasleen interesetara begira eta hauen garapen integrala bultzatuz. 

Proiektu hauek ildo ezberdinetakoak dira, esan bezala ikasleen garapen integrala bultzatu nahiean: hizkuntzaren garapena, ekologikoa, zientzia eta matematika, emozioak…. 

Proiektu batzuk aspaldikoak badira ere, berritu ditugu eta gaur eguneko beharretara moldatu ditugu, hala nola, Eskola Jasangarria edo Eskola Baratza. Proiektu honekin, eskuak zikintzeaz gain, naturaren beharraz  eta honen zaintzaz jabetzen dira. Honekin batera, Baso Eskola gehitu diogu azken urteetan. Hasiera batean Haur Hezkuntzako ikasleak bakarrik joaten baziren ere, ikasleek eskatuta, Lehen Hezkuntzako ikasleekin ere joaten gara. 

Eleaniztasunerantz proiektua da , aspalditik jorratzen dugun besteetako bat. Honi esker, ingeles hizkuntzako jatorria duen gazte bat etortzen da (speaker-ra) urritik maiatzera bitartean, ikaslekin ingelesez hitz egitera hauen ahozko mintzaira hobetze aldera.

Ahozko gaitasuna lantzeko ere Irratia dugu, hemen ikasleen hizkuntza gaitasuna lantzen dugu, beraiek beraien testuak idatziz, elkarrizketak sortu, pertsona “ospetsuak”  elkarrizketatu, irratian idatzi eta sortutako hori kontatu… 

Ezin dgu ahaztu, ikasleen garapen integral horretan emozioen papera. Honetarako Elkarbizitza Plana sortuta dugu eta elkarbizitza positibo bat bultzatu nahien ikasturtean zehar hainbat ekintza bereziak egiten ditugu, inoiz ahaztu gabe elkarbitiza uno oro lantzen dugula. 

STEAM da azkenaldian hasi dugun proiektua. Bertan zientzia, matematika eta ingenieritza uztartzen diren proiektuak aurrera eramaten ditugu, hala nola, programazioa eta robotika Scratch edo 3D inprimagailuarekin, edota aroztegia ere. 

Azkenik, Haur Hezkuntzatik jaiotako proiektua den mugimendu autonomoa. Nahiz eta txikienetik hasi den, Lehen Hezkuntzara ere hazi da proiektu hau. Ikasleen autonomia eta nahiak garatzeko, aukera ezberdinak eskeintzea helburua duen proiektua da.