Ostatuan ia etxean bezala Km0 eta garain garaiko elikagaiez prestatutako menu orekatu eta osasuntsua jateko aukera daukate eskolako ikasleek.
Astean bitan barazkiak, beste bitan lekaleak eta pasta edo arroza astean behin. Arraina ere astean behin gutxienez sukaldatzen da, eta besteetan haragia, arraultza edo tortila, beti osagarri osasuntsuekin, esaterako piperrak, txanpiak edota letxuga. Postrean ere, yogurta edo fruta txandakatuz jartzen da eta astean behin, etxeko arroz esnea, flana edo natilak.
Hiruhilean behin ikasleek, jangelako batzarrean, aukeratzen dute hiruhilekoko azken eguneko menua.
Egunero gelditzen diren bazkaltiarren menua 4,60€koa da, noizen behinekoena aldiz, 5,40€.
48h lehenago zuzendaritzari jakinarazi behar zaio jangelan gelditu behar EZ bada, kasu horretan, menu erdia kobratuko da.
Izen emate berriak onartuko dira, jankideen kopuruaren arabera. Hauek ere 48h lehenago jakinarazi behar da.