eskolako printzipioak

Inklusioa, guztion eskola

Adin aniztasunaren ikuspegi hau hezkuntza inklusiboarekin lotzen da zuzenean. Hezkuntza inklusiboa jarrera bat da eta modu horretan bizi dugu. Ikasle anitz guztiei ahalik eta modu onenenan erantzutea, guztiengana iristea, bere eguneroko errealitatea zein den jakitea eta informazio horrekin bere ikaste prozesua ahalik eta onena izan dadin lortzea

Guztion eskola gure eskolaren printzipio nagusia da. Gure lan egiteko era gidatu behar du eta berau lortzea eskolaren helburu nagusia izango da.

Gure eskolan ez da inolako bazterkeriarik onartuko eta ezberdintasunak ezberdintasun gizarte elkarguneak sortzeko helburuz arituko gara.

Hori horrela, beharrezkoa izango da gure eskolara datozen ikasle guzti guztiek euren garapen afektibo, sozial, intelektual eta fisikoak ahalik eta gehien garatzeko moduko bideak aurkitzea. Gaitasun hauen garapena ikasleen zoriontasunerako bidetzat ikusten dugu. Garrantzitsua da norbanako bakoitzak arrakasta izatea, bizitzako alor guztietan dituen indarguneak areagotuz eta dituen ahulguneak gutxituz edo onartuz.

Aniztasuna ulertzeko modu desberdinak egon daitezke. Gure kasuan, daukagun aniztasun guztia aberasgarria dela pentsatzen dugu. Hori dela eta, ikasleen aniztasunak indartzen saiatzen gara eskolan, norbanakoak izan dezakeen edozein gaitasun beste edozeinen parean jarriz.

Horregatik, umeek adierazteko erabili ditzaketen lengoaia guztiak maila berean onartzen, baloratzen eta aprobetxatzen ditugu, ikasleen interesak asetzen laguntzen du, ikasleen izaera errespetatzen du, arrazoi anitzen ondorioz sortutako ezberdintasunak konpentsatzen ditu.

 

Konpentsazioaren bide honetan garrantzitsua izango da ikasle guztiei gizartean parte hartze aktibo bat izateko beharrezkoak izango dituzten oinarri kulturalak ematea. Gure eskolan zuzenean arduratu nahi dugu gure gizartearen errealitatean bizitzeko eta parte hartzeko beharrezkoak diren oinarri kulturalekin.