IKT

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) gaure gun duen garrantzia eta presentzia ezin dugu ukatu. Adunako Herri Eskolak aspalditik darama gai hau eskolan lantzen. Hasieran 3.zikloko ikasleekin Chromebooken bidez lantzen zen bezala (Driveko atalak, arbela digitala, mezuak bidali…), gaur egun Lehen Hezkuntzako ikasleekin ere lanketa hau egiten da, bakoitza bere mailan. 

Honekin batera, eskola aspaldi  Teknologia Heldutasun Proiektuan MAILA AURRERATUA lortua dugula. 

Eskola komunitate osoak Hezkuntzarako GoogleApps-ak erabiltzen ditu. Irakasleriak irakaskunza- eta komunikazio-prozesuetan baliabide digitalak erabiltzen ditu, baita Hezkuntzako Ikasgune atala ere.

Era berean, ikaslegoak Chromebook gailuekin lan egiten du 2. eta 3.zikloetan eta egunerokotasuneko proiektu bidezko lanketan, zein zientzia proiektuen garapenean, iturri eta gailu digitalak erabiltzen ditu. 

 

 

Hau guztia aurrera eramateko, robotika eta STEAM motako proiektuak txertatu dira; eta oinarrizko programazioa lantzeko jarduerak egiten dituzte (Scratch, Lego Wedo, 3D inprimagailua…), modu honetan konpetentzia desberdinak garatzen dira. 

Azkenik, 2023/2024 ikasturtetik Digitalizazio Plana dugu egina, eta haur aurrera eramaten ari gara. Ekintza berrien artean, gurasoei formazioa, ebaluazio txostenak internetez ikusteko aukera….Hemen  duzue dokumentua ikusgai.