ELE eremuan ikasle eleanitzak sortzea funtsezkoa da ikasleen garapen osorako, horretarako hizkuntza trataera bateratuaren ikuspegia lantzea eta ezartzea beharrezkoa ikusten dugu Aduna herri eskolan ikasleen idatzizko eta ahozko komunikazio konpetentzia garatzeko.
Gure eremuak eleaniztasuna sustatzeko aukera paregabeak eskaintzen ditu, hala nola, hizkuntzak batera lantzeak hainbat abantaila eskaintzen ditu:
Gure eremuan eta mikroeremu bakoitzari esker, hizkuntzak modu koherentean lantzen dira, ikasleek hizkuntza desberdinak modu osatuan eta osagarrian ikas ditzaten.
Horrela, ikasleek hizkuntza desberdinen arteko loturak eta desberdintasunak ulertzen dituzte, eta euren hizkuntza gaitasunak modu integratuan garatzen dituzte.
Eremuaren eskaintzak: Liburutegia, idazketa txokoa, mahai jolasak, bloga, irratia, antzerkia…