Tximinoak sukaldari

Tximinoak fruta brotxetak egin zituzten hiruhileko proiektuarekin jarraituz, eta bapo jarri ziren ere haiek txokolatearekin jaten. On egin!!

Tximinoak Afrikan

Tximinoen gelakoek Afrikako proiektuari amaiera emateko, kontinente hortako Esther Nsue Ekiri elkarrizketatu dute (41. irratsaioko eskolako zipriztinetan dago entzun nahi baduzue), eta bukatzeko, Jerusalema dantzatu dute elkarrekin. Eskerrik asko Esther!!

Berritsu Irratia

Pasa den ostiralean 41. irratsaioa egin genuen. Iada bertatik entzuteko aukera duzue.  

M8 Emakumearen Eguna

Emakumearen eguna ospatzeko, bai eguerdian eta bai arratsaldean, bertso bat abestu dugu gurasoekin batera, eta hiruhilabete honetako proiektuarekin jarraituz, pintxo batzuk egin ditugu eta gurasoei eskaini dizkiegu.

Tximinoak M8

Haur Hezkuntzako Tximinoen gelakoek pizzak egin dituzte Emakumearen eguna ospatzeko  

Berritsu Irratia

Ostiral honetan, martxoaren 11n, Berritsu Irratiko 41. irratsaioa izango dugu 14:45etan. Oraingoan Egoitz Luisa izan da gurean. Ez galdu berari egin diogun elkarrizketa eta irratsaioko gainontzeko atalak ere.