Aduna urdinduz

Atzo, Donostian Urdinduz 2022 ospatu zen, autismoaren aldeko martxa solidarioa. Gaur, Adunako eskola ere urdindu dugu! Denok autismoaren alde! Urdindu gure mundua!

Enarak programa

Aurreko astean, Aranzadi elkartekoak Adunara etorri ziren enarei buruz gauza interesgarriak kontatzera.

Baratza

Eskolako baratza inoiz baino biziago dago. Angelaren lanarekin eta ikasleen eta gurasoen laguntzarekin,  garaiko produktuak ekoizten ditugu, gero eskola aurrean jartzen dugun azokan saltzeko. Km 0!!

Kartoiaren tailerra

Ahateek eta Tximinoek kartoiaren tailerra egin dute frontoian. Zenbat gauza egiten dituzten eskolako txikiek!!!

Ur txorroak

Tximinoak eta Ahateak ur txorrotan egon dira. Egun hauetako beroei aurre egiteko modu paregabean igaro dute goiza!

Baso eskola

Pasa den astean, Ahateak eta Tximinoak egun pasa egin zuten baso eskolan. Egun ederra izan zuten eta bertan jolasten aritu ziren eta bazkaldu zuten ere!

Mendizaleen erronkako irabazlea

Aurreko ostiraleko irratsaioan, mendizaleek erronka bat proposatu zieten ikasleei. Kilo batean zenbat babarrun ale zeuden esaten gehien gerturatzen zenari, Errealeko nesken partidurako 3 sarrera emango zizkioten. Hodei izan zen gehien gerturatu zena. ZORIONAK!!

Berritsu Irratia 42. irratsaioa

Aurreko ostiralean, maiatzaren 13an, 42. irratsaioa egin genuen eta Xabier Berasaluze Leturia elkarrizketatu genuen. Dagoeneko entzungai daukazue bertatik irratsaio osoa. Hemen, irratiko partaideak eta musikariak ateratako argazkia.

Berritsu Irratia 42. irratsaioa

Ostiral honetan, maiatzaren 13an, arratsaldeko 14:45etatik aurrera, Berritsu irratiak bere 42. irratsaioa eskainiko dizue. 98.2 irrati frekuentzian izango dituzue entzungai eskolako zipriztinak, diskoen eskaintza…eta Xabier Berasaluze Leturiari egindako elkarrizketa ere. Animatu entzutera!!!