Zuzeneko kontzertua
Jone, Laia eta Nahiak ETS-ren zurekin batera kanta eskaini ziguten atzo. Artistak dira!!!
Zeinu hizkuntza
Ekainaren 14an, zeinu hizkuntzaren nazioarteko eguna izan zen, eta Tximinoek euren izena zeinu hizkuntzan adierazten ikasi dute. Artistak Angela eta gure Tximinoak!!!
Berritsu Irratia
Ostiral honetan, ekainaren 17an, Berritsu Irratiko 43. emanaldia egingo dugu. 11:45etan izango da eta 98.2 sintonian izango duzue entzungai. Etxetik ere parte hartzeko aukera izango duzue, telefonoa dagoeneko konponduta dugu eta. Animatu!!!
Donostiara irteera
Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak, lantzen ari garen proiektuarekin lotuta, eta Markelek kontatutakoarekin, Donostiara joan ginen bertako txokoak ezagutzera, eta egun batez izan bazen ere, Adunatarrek Donostia konkistatu zuten!!!
Adunan turismoa egiten
Ahateek eta Tximinoek, Adunan ere badela zer ikusi, non jan, erosketak egin eta lo egin erakutsi digute.
Astokiloak bazkaltzen
Astokiloek bazkari goxo goxoa prestatu dute eta eskolan bazkaldu dute irakasleekin batera. MENUA: -Pasta entsalada. -San Jakoboak. -Fruta mazedonia
Asteasun Eskalada
Aurreko asteazkenean, Astokiloak Asteasura bizikletan joan ziren eta bertan, Aitor eta Baserriren laguntzarekin eskalatzen egon ziren Gipuzkoako rokodromorik altuenean!!! Ze ausartak gure astokiloak!!!
Donostiako historia
Aurreko ostegunean, Donostiako udaletxeko zinegotzia eta historiazalea den Markel Ormazabal izan zen gurean. Hiriari buruzko gauza oso interesgarriak eta bitxiak kontatu zizkigun. Eskerrik asko bixitagatik!!
Jangela
2021-2022 ikasturtean, Adunako eskolan bazkaltzen geratzen direnean, EKAINEKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.
Mendizaleak eta orientazioa
Aurreko astean, mendizaleek, 3 taldetan banatuta eta Adunako mapa zutela, hiru ibilbide ezberdin egin zituzten, denak herriko plazan bukatzen zirenak.