ARRAUTZA ETA OZPINA ESPERIMENTUA
MATERIALA: – KRISTALEZKO POTE BAT -OZPINA -ARRAUTZA 1 PRESTAKETA: – BETE KRISTALEZKO POTEA OZPINAREKIN. -SARTU ARRAUTZA ETA ITXI. -UTZI 48 ORDUZ ATSEDEN HARTZEN. -IREKI POTEA ETA ARRAUTZA ATERA. – ONDO LEHORTU ETA HASI BOTE EGITEN!! EGILEA: LIHER IZAGIRRE
EUSKARAREN EGUNA
AURREKO OSTIRALEAN ADUNAN EUSKARAREN EGUNA OSPATU GENUEN . TALDEKA ALTXORRAREN BILA JOLASTU GINEN ETA BUKAERAN MERIENDA ETA SORIONEKU TXAPAK IRABAZI GENITUEN. EGILEAK: LIHER ETA ARATZ
FRUTA EGUNA
Pasa den asteazkenean, lh3 eta lh4ko ikasleei tokatu zitzaigun fruta egunaren prestaketa egitea. Lehendabizi, fruta erostera joan ginen Adunako merkatura.Ondoren, gelara igo ginen eta fruta zuritu eta zatitu egin genuen. Gero brotxetak prestatu genituen. Azkenik, brotxetak patio garaian banatu genituen. Egileak:Ainhoa eta Axel
Gau Beltza
Gau Beltzaren eguna azaroaren 28an eskolan ospatu genuen. Kalabazak hustu genituen gelan eta arratsaldean, makil dantza dantzatu genuen frontoian. Jaialdiari amaiera emateko gaztain erreak jan genituen. Hemen duzue eguneko bideoa. Egileak: Unax, Alaine eta Irai.
ESPERIMENTU BELDUUUUUUUUUURGARRIAK
. GAU BELTZAREN EGUNEAN ESPERIMENTUAK EGIN GENITUEN. MATERIALA ETA PRODUKTU DESBERDINAK ERABILIZ ERREAKZIO KIMIKO DESBERDINAK SORTZEN DIRELA IKASTEKO AUKERA IZAN GENUEN. EGILEAK: IRAI,ALAINE ETA UNAX
Xanduli Manduli
Pasa den astean Xanduli Manduli ekitaldian parte hartu genuen. Itziarrek beldurrezko istorioak kontatu zizkigun.Intxaur mantseroen eta zezen gorriaren istoriak entzun genituen elizako atarian. Egileak: Alaine,Irai eta Unax
EITB MARATOIA
EITB MARATOIA 2022 Asteazken goizean txorrotara joan ginen. Busti eta dantza egin genuen. Gure bideoa eitb-ra bidaliko dugu eta aurtengo kanpainan parte hartuko dugu. Geldiezinak gara lemaren alde “Euritan dantzan” dantzatu dugu esklerosi anizkoitza duten gaixoei gure laguntza emateko. Egileak:Irai, Unax eta Alaine
ASTE HONETAN BI IKASLE BERRI ETORRI DIRA GURE ESKOLARA. OKASANA ETA TANIA. UKRANIATIK ETORRI DIRA.OSO ONDO DABILTZA GUREKIN JOLASTEN. ONGI ETORRI ADUNARA! EGILEAK: IRAI, ALAINE ETA UNAX
Surf
Azkenengo egunean, aspaldiko partez, Zarautzera joan ginen surf egitera, hondartzan bainatzera eta parkean jolastera. Kurtsoari amaiera emateko modurik onena!!
Larraulera irteera
Ahateak, kurtsoko azkenengo irteeran, Larraulera joan ziren. Baserri bat ikusten egon ziren eta parke batean jolasean aritu ziren ere. Asko botako zaituztegu faltan. Uda ona pasa!!