FAMOUS BUILDINGS

Famous Buildings Publish at Calaméo or browse others. Here’s our famous buildings wonderful collection.

Gaur Alkizako eskolara joan gara Albiztur-eko lagunekin eta antzerki polit bat eskeini digute. Oso gustora ibili gara, hamaiketako goxoa eman digute eta denak elkarrekin giro politean, parkean jolastu dugu. 

Aiztondoko herriek, horien artean Adunak, El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin dute anaieratzea. Hori dela eta pasaden astean El Salvadorreko 2 irakasleren bisita izan genuen eskolan. Ongi etorri politta egin nahirik abesti eta olerki politak eskeini genizkien 2, 3, 4 eta 5 urtetako ikasleak!!

MAKINA SINPLEAK         POLEAK Jarraian duzuen esperimentua, L.H.-ko 1, 2 eta 3. mailako ikasleekin burutu dugu: Eman dezagun, hondarrez betetako ontzi bat 1´5 metrotara jaso nahi dugula. Ezingo genuke lan hori gure besoez baliatuz egin; besoa okertzean, ontzia gure sorbalden parean geratuko litzateke eta guk, gure buruaren pareraino igo nahiko genuke gutxi gora behera. Guzti […]

Iñaki, musika eskolako irakaslearen eta bere lagun Onintzaren bisita izan genuen eskolan. Elkarrekin abesti polit batzuk abestu genituen eta perkusio batzuk jotzeko aukera ere izan genuen; txikitxoenak klabea eta nagusiagoak xilofonoa. 

Kaixo lagunak!!Alkizako ikasleekin harremantzeko, Larraulera egin genuen irteera. L.H.-ko ikasleak Alkizatik bertako L.H.-ko ikasleekin oinez joan ziren Larrauleraino eta H.H.-koak berriz autobusez joan ziren.  

Hemen doakizue, ikasturtean zehar, Haur Hezkuntzakoekin landutako “Hiru txerrikume”-en antzerkia!!

The Aduna Times

Eskolak blog berri bat sortu du: “The Aduna Times”.  Ikasleek idatzitako aldizkari digital baten moduan funtzionatuko du. Bertan, zuen emaila jarriz, idatziko diren albisteei harpidetu ahal izango duzue. Ea gustukoa duzuen…

Liburuaren eguna

Atzo gure eskolan ere liburuaren eguna ospatu genuen. Horretarako ekimen berezi bat planteatu genuen: eskolako kide bakoitzak (ikasle, irakasle eta guraso) norberaren liburu gustukoena ekartzeko aukera zuen eta besteei erakutsi. Honela sarreran liburu txoko bat osatu genuen ekarritakoak erakusteko.  Atseginez aritu ginen guztiak bildu genituen liburu guztiak ikusten. Eta hemendik, lan honetan parte hartu duten […]

Eskola txikien festak 25 urte betetzen ditu

Eskola txikien festa dela eta, abesti hau ezagutzera eman nahi dugu. Entzun eta letra irakurtzeko aukera duzu. (Doinua, “Eguzkiak urtzen du goian”) Muzicons.com Eguzkiak nahastu ahala egunsentiko aidea pauso txikitan egiten dugu eskolarako bidea. Herri bizitzak, plaza giroak, eskola du zutabea zein den luzea mende laurdena jolas soinurik gabea. Desberdinen artean eraikiz jakintza ta ondarea […]