MONKEY PARK

PASA DEN OSTIRALEAN, HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK MONKEY-PARKEN EGON GINEN. KORRIKA, SALTOKA, ESKALATZEN, … IBILI GINEN. OSO ONDO PASA GENUEN BAINA, PIXKA-PIXKA BAT NEKATU GINEN. HURRENGO URTEAN BERRIRO BUELTATUKO GARA!

Barraskiloek arrautzak egin dituzte

Gaur goizean sekulako sorpresa jaso dugu. Gure eskolako barraskiloek arrautzak egin dituzte. Oso ondo ikusten dira arrautzak. Argazki batzuk atera ditugu zuei erakusteko. Etorri eskolara zuzenean ikustera. Aiert eta Amaia.

Kaixo, lagunak! Adunako eskolako 5. eta 6. mailakoak gara. Oporretako egun guztietan irakasleen kafeontzian kafe kondarra egon da. Eskolara bueltatzean, kafe makinan lizuna zegoela ikusi, eta mikroskopioan aztertzeko aprobetxatu dugu. Besteak beste, lizuna onddo mota bat dela jakin dugu. Izaki bizidunen artean onddoek Fungi izeneko erreinu bat osatzen dute. Bertan 1,5 milioi onddo espezie daudela […]

Makinita eguna

Iritsi da berriro eguna…! Urtero bezala, makinita eguna ospatu dugu. Ikasleek sortutako Scratch jolasak, Wii Dance, Sports, Nintendoak… Jolasean eta dantzan aritu gara goiz osoa.  Gaurkoan, hilabete hauetan guztietan egindako lana eta gero, beste modu batean gozatzeko eguna izan dugu. Eta bihartik aurrera, indarberritzeko oporrak hartuko ditugu. Eguberri zoriontsua pasa, eta laister arte!!

TIPIA EGITEN

Bihotzak eta Doraemon taldekoek elkarlanean egindako “tipia” duzue hau. Ideia arkitekturako proiektuarekin lotuta dago eta Doraemon gelakoek Paleolito garaiari buruz aritu ondoren sortutakoa da. Garai hartako gizakiek antzeko etxeak erabiltzen baitzituzten. Oso lan polita egin genuen eta oso ondo pasa genuen elkarrekin. Hemen duzue bideoa:

KOBAZULOAK ERAIKITZEN

Elefante eta Olatu gelakoek tailer bat egiteko elkartu ginen bi kobazulo eraikitzeko asmoz: bat eskolako sarreran eta bestea Elefanteen gelan.  Ideia hau arkitekturako proiektutik dator, Olatu gelakoek Historiaurreri buruz aritu ginelako lanean. Oso lan polita egin genuen eta oso ondo pasa genuen elkarlanean.  Hona hemen kobazuloen eraikuntza laneko bideoa:

GOZATZEN ARI GARA BARATZEAN

BARATZA AURRERA DOA!LETXUAK, TIPULAK, PIPARRAK…ETA BESTE HAINBAT BARAZKI LANDATU ETA EREIN DITUGU.GUSTURA ARI GARA, AITZURRA ESKUAN HARTUTA.EA FRUITU ONA JASOTZEN DUGUN. Piparrak landatzen

Scratch eguna 2016

Joan den larunbatean, eskolako Baskoteli gelakoak Donostiako Tabakaleran egon gara Scratch eguna ospatzen. Bertan, ikasturtean zehar egindako lanak erakutsi dizkiegu hurbildu diren pertsonei. Primeran pasa genuen eta oso esperientzia aberatsa izan zen. Ea datorren urtean berriro ospatzen dugun! Srctach eguna 2016