LA PRIMERA VUELTA AL MUNDO En este audio contamos lo que pasó en este viaje. 12 Txapeldunak

Liburuxka honetan itsasoari buruz egindako lanak ikusteko aukera duzue. 12 Txapeldunak Itsasoa Publish at Calameo

LH 5-6 Mundua hobetzen bakoitzak pixka bat emanez

Gaurkoan berriz, elkartasunaren gaiarekin lanean eta hausnarketan jardun ondoren, LH 5-6koek egin dituzte sketch-ak, mundua pixkanaka aldatzen laguntzeko norberak egin ditzaken ekintza onei buruzkoak. Hona hemen beren lanak: Gogoratu Eduardo Galeanok esandakoa: “Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake”

LH 4 Mundua hobetzen bakoitzak pixka bat emanez

Aurreko asteetan elkartasunaren ideia landu dugu BSZko saioetan LH 4koekin. Gaurkoan, besteei ekintza onen bidez lagunduz, mundua nola hobetu dezakegun sketch batzuen bidez adieraztea erabaki dugu. Lan bikaina ikasleok! Gogoratu Eduardo Galeanok esandakoa: “Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake”

Lau Teilatu

Haurrak maite ditugulako, Haur Minbiziaren Kontra ikerketak bultzatzeko, “Lau teilaturen” gure bertsiorik onena egin dugu maratoiarekin bat eginez, putz eginez, minbizia aldenduz.

Berritsu irratia, 31. irratsaioa

31. irratsaioa, Arkaitz, Eñaut, Aiara, Urko, Denis, Aiert, Izar, Oihan, Maren eta Laiak prestatu dute, hainbat atalen artean, Elkano Fundazioko Rafa Zulaika eta Aranzadi elkarteko astronoma den Virginia García elkarrizketatu ditugu, dakizuen bezala, itsasoa gaia lantzen ari baikara. Virginiak, Pottoka belauntziak egindako bidaiaren zati batean parte hartu du eta bertan bizitutakoa kontatzera etorri da, eta […]

AMAIAREKIN ELKANOREN BIDAIA EZAGUTZEN

Pasa den astean eskolako gurasoa den Amaia Aramendi etorri zen bisitan. Getariarra izanik asko daki Elkanori buruz eta azalpen ugari eman zizkigun; Elkanok egindako bidaia, Getarian egiten den errepresentazioa,… Adi-adin egon ginen eta gauza asko ikasi genituen. MILA ESKER AMAIA!

Virginia eta Rafaren bisita

 Gaur goizean Rafa Zulaika eta Virginia Garcia guregana etorri dira hitzaldi bat ematera. Kafak  Elkano fundazioari buruz Hitz egin digu, eta Virginiak berriz Getaria eta Sevilla arteko  bidaiari buruz. Aurrenik elkarrizketa bat egin diogu eta ondoren galdera batzuk. Raffak esandako guztitik, honako gauzekin gelditu gara:  Elkanok bere bidaian, esaten dutenez, Patagoniatik gertu zeudenean pinguinoak jan […]

Sahararako elkartasun kutxa

Aurreko ostiralean, urtarrilak 31 amaitzen zen epea Saharara bidaltzeko gauzen jasoketa egiteko . Egunero egunero, eskolara sartu orduko, hortxe ikusi dugu gure kutxa betetzen gauza pila batekin: arroza, babarrunak, makarroiak, atuna….baina klaro! Gauza bakoitzetik zenbat egongo den ez genekielako erregistro taula bat osatu dugu eta ondoren, jarraian duzuen  grafikoa sortu dugu.  Bertan zein elikagai dauden […]