ESPERIMENTU UGARI UNAXEN ETXEAN

Unaxek koloreetako izotza egin du etxean. Ondoren, koloreetako izotzak urtzean zer gertatzen den ikusi du.  Margotu al dezakegu koloreetako izotzarekin? Frogatu nahi al duzue? PAPEREZKO AHOZAPI BATEKIN ESPERIMENTUA EGIN DUT! IKUSI NAHI DUZUE? SUMENDIA EGIN DUT!

AITANA CASTILLOK IGEL BAT DU ETXEAN

Aitana Castillo oso pozik dago. Eskolatik eraman zuen txalburua egunero zaindu ondoren, metamorfosi osoa ikusteko aukera izan du eta bere lehenengo igelari Titus izena jarri dio.

BURUARI ERAGITEKO BURUKETA

Aitana Berasartek eta Oliverrek etxean zituzten txalburuak dagoeneko handitu dira. Isatsik gabeko igel bat dute, isatsa motza duten 4 igel dituzte, 4 txalburu dituzte lau hankekin eta 7 txalburu atzeko hankekin. Zenbat txalburu dituzte guztira?

ESKULAN UGARI EGIN DITU AITANA BERASARTEK OPORRETAN!

Tenperarekin margoketa desberdinak egin ditu Aitanak. Bere aitonarentzako bihotza margotu du eta gatza klarionekin margotuz  ontzi polit bat egin du! A ze artista!      Honetaz gain, asko jolastu du bere anaiarekin! Txapeldunak!   

MANEX JOLASEAN DABIL

Manex jolasean dabil etxean Araitzekin batera. Begira ze kamioi polita egin duten kartoizko kutxa batekin. Artistak!

GAURKOAN…. PIZZA!!

Lan eta lan dabil Liher sukaldean, otordu goxo goxoak prestatzen. Oraingoan Pizza egin du, masa eta guzti etxean prestatuz. Mmmm… bai goxoa!