Berritsu Irratia 39. irratsaioa

Pasa den ostiralean, azaroaren 5ean, Astokiloen gelakoek eskainitako irratsaioa izan genuen. Gure gonbidatua Arantxa Arza irrati esataria izan zen. Sari asko banatu genituen eta nahiz eta telefonoarekin arazoak izan, primeran pasa genuen. Irratsaioa entzuteko aukerarik izan ez zenutenek edo berriro entzuteko aukera izan nahi baduzue, iada ahal dezue bertatik. Eskerrik asko!!!

Graxiana Escape Room

 Aurreko astean Zugarramurdiko Sorginen Etxera joan ginela aitzaki, aste honetan Zentauroak eta Pegasoak, bertan oinarritutako Escape Room birtualean jolastu dira.  Zuk ere jolastu nahi duzu? Hemen duzu jolasa eta agian, momentu batean, erabili beharko duzun kodea ere. Hartu arkatza eta papera, eta aurerra! 

MOZORROEN DESFILEA HAUR HEZKUNTZAN

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK, IRATXOEN TALDEAK ETA PERRETXIKOEN TALDEAK; MOZORROEN DESFILEA EGIN ZUTEN OSTEGUN GIZENEAN  IÑAUTERIEI HASIERA EMATEKO ETA BURBUILAK ERRESPETATUZ TXARANGAN DANTZAN IBILI ZIREN.  AUPA IÑAUTERIAK!

INAUTERIAK OSPATU DITUGU!

 Gaur arratsaldean 2021eko Inauteriak ospatu ditugu. Aurtengo gaia “Historian zehar” izan da eta lagun batzuk historiaurrera bidaiatu dute, beste batzuk erromatarren garaira, egipziarren garaira besteak, Erdi Arora txikienak eta Aro Garaikidera zaharrenak. Amaitzeko argazki polit hau atera dugu. Gora inauteriak!

Adunakaria

 Ikasturte berezi honetako azken egun honetan, hiruhileko honetan zehar landutako albisteak, gogo eta ilusio handiz aurkezten dizuegun Adunakarian bildu ditugu. Bertan, eskolako albisteak, Euskal Herrikoak, Espainiakoak, mundukoak zein kirolak, kultura eta denbora pasak aurkituko dituzue. 

Bertsolariak eskolan

Gaur bertsozale eskolako Haritz eta Maialen etorri zaizkigu “korinabitxus” gelara. Beraiekin saio polit bat egin dugu. Elkarrekin bertsoak entzun eta abestu ditugu

Udara ona pasa

Ikasturte berezia agurtu dugu, pozik hasi genuen iraila eta martxo erdian denok etxera joan behar izan genuen. Hasiera batean bi astetako kontua izan arren, denboran luzatu egin da. Batzuentzat gogorra, beste batzuentzat luzea, astuna eta zeinek esango zuen, eskola faltan botatzen! Hiru hilabete hauetan, eskolako edukietaz gain, gauza asko ikasi ditugu denok, sukaldatzen, familian egoten, […]

ITSAS ZALDIKO OLERKIAK

2019-2020 IKASTURTEAN , COVID -19 DELA ETA, ETXEAN EGINDAKO OLERKIAK. IKUSI IKUSI ZER OLERKARI GALANTAK DAUDEN EGINAK. MEREZI DU IRAKURTZEAK. Itsas Zaldiko Olerkiak Publish at Calameo

POEMS by LH 5-6 students

LH 5-6ko ikasleak, beste lan batzuen artean, poeta baten biografiarekin ibili dira lanean taldeka azken asteetan, eta lana bukatzeko, talde bakoitzeko poesia bat idatzi dute ingelesez. Jarraian dituzue idatzitakoak. ENJOY! When the sun goes down  the moon comes up  when the moon goes down  the sun comes out  and this way it will be  a […]