Berritsu Irratia 40. irratsaioa

Aurreko ostirala, abenduak 17, Berritsu irratiko 40. irratsaioa izan genuen. Astokiloen gelakoak izan genituen eta Aitor Aldalur Amorebieta Futbol Taldeko jokalaria elkarrizketatu zuten. Atal hau eta gainontzeko guztiak entzun nahi badituzue, iada bertatik ahal duzue. Arazoak izan genituen, oraingo honetan musikarekin, baina aurrera egitea lortu genuen. Aupa Astokiloak!!  

Munduko Mitologiak

Astokiloen gelakoek jolas bat proposatzen dizuete. Japoniako, Kanadako eta Mexikoko Mitologiari buruzko hiru bideo egin dituzte eta bakoitzean 3 galdera erantzutea eskatuko zaizue. Gai izango al zarete erantzunak asmatzeko? Aurrera!! Parte hartu eta utzi zuen erantzunak iruzkinetan!!

Tximinoak kontsumo tailerrean

Gabonak eta kontsumo tailerreko arduradunak etorri dira eta mendian Euskal mitologiako pertsonaiak aurkitzeko prismatikoak egin dituzte Tximinoen gelan.

Gu euskaraz, eta zu?

 Abenduaren 3, Euskararen Nazioarteko Eguna  Eguraldi txarra dela eta, frontoian jolas kooperatiboak egin ditugu eta ondoren merienda goxoa jan dugu. Primeran pasa dugu!!

Euskararen eguna

Dagoeneko iritsi da Euskararen Nazioarteko eguna! Egun berezia da gaurkoa, bai horixe! Ospatzeko jolasak egingo ditugu eta ondoren merienda goxoa jango dugu Basopeta guraso elkartearen eskutik. Guk euskaraz, eta zuk?

JANGELA

2021/2022 ikasturtean, Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen ABENDUKO menua honako hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

Ahateak Baso Eskolan

Gaur Ahateen gelakoak lehen aldiz baso eskolan izan dira, eta nahiz eta girorik onena ez izan, primeran pasa dute naturarekin jolasean.

Jolasgaraia

  Aste honetan, Pegasoei eta Zentauroei Jolas Parkean tokatzen zitzaien, baina eguraldiagatik, frontoian sartuta egon behar izan dira. Gaur, eguzkia ere atera da eta Jonek ondo aprobetxatu du momentua 

Baratza

  Aste honetan Eskolako Baratzatik jasotako barazki sorta errez saldu da gurasoen artean. Letxuga, eskarola gorria, kalabazinak, perrexila eta piperrak izan dira aste honetako produktuak! Eskerrik asko familiak zuen parte hartzeagatik! Azoka txikian jasotako diruarekin haziak eta landare berriak erosiko ditugu!

Euskal Mitologia proiektua

Tximinoen gelako ikasleak, Euskal mitologia proiektuan murgilduta, Tartalo eta Lamia pertsonaia mitologiko erraldoiak egin dituzte.