Inauteriak

Kulturartekotasuna lantzen ari gara eskolan eta aurtengo inauterietan munduko lurralde ezberdinetako mozorroekin atera gara kalera!!

Jangela

2021-2022 ikasturtean, Adunako eskolan bazkaltzen geratzen direnean, MARTXOKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke. 

Tximinoak Afrikan II

Haur Hezkuntzako Tximinoen gelako ikasleek Afrikako murala egin dute. Honetaz gain, gaur Irairen ama etorri da Afrikara egin zuteneko bidaiko argazkiak erakustera eta ikasleak oso gustora egon dira.  Eskerrik asko Ariane!!

Tximinoak Afrikan

Tximinoen gelako ikasleak kulturaniztasuna gaian murgilduta, Afrikako lurraldera bidaia egin dute oraingoan, eta Telmoren ama etorri da eskolara Afrikan egon zeneko bidaiaren berri ematera. Eskerrik asko Koro!!

Astokiloak

Begira zer egin duten gure astokiloek, arazoen ebazpena, robotika, jolas jarduerak eta inklusioa uztartzen dituen LEGO WEDO-rekin. Zelako artistak!!!

Astokiloak

Astokiloak ere Booktuberboom joerara batu dira. Hemen aste honetako gomendioak, Ohian, Izar eta Uxueren partetik!!!

Mendizaleak

Eskolako mendizaleak herriko azokan fruta erosi eta gero, mazedonia goxo goxoa prestatu dute. Hemen bideoa!!  

Baso Eskola

Asteartean, Ahateak Baso Eskolan egon ginen. Lokatzarekin jolasten, tximinoei bisita egin eta animaliekin aritu ginen. 

Erosketak egiten

Mendizaleak erosketak egitera joan gara, gero eskolan egingo ditugun errezeten osagai bila. Honek, kantitateak, dirua eta pisua lantzea ahalbidetu digu.