Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak jangela-zerbitzua partzialki subentzionatzen du; era berean, sail honek prezioak ezartzen ditu. Horiek ikasle motaren arabera aldatu daitezke, eta ikasturte honi dagozkionak honako hauek dira:
Noizbehinkako bazkaltiarra
5,20 euro
Bestalde, Ikastetxeak jangelako arduradun bat izendatuko du. Arduradun horrek gaiarekin zerikusia duten gorabehera guztiak aurrera eramango ditu. Era berean, ikastetxeko jangelako kudeaketa Hezkuntza Sailak ezarritako arautegiaren arabera gauzatuko da, bertan zehazten direlarik: zaintzaile/bazkaltiar batez bestekoa eta bazkariaren prezioa.
Bazkaltiarrek hilero bazkari zerrenda jasoko dute emailez eta eskolako webgunean.
Jangelako ikasleak 12:30etatik 14:30etara zaintzaileen ardurapean daude. Jangelako ikasleek tarte horretan arduradun hauen esanak bete behar dituzte. Bestalde, guraso batek zaintzaileekin hitz egin nahi badu, ikasleak klasean sartu arte itxaron beharko du, eta aurretik ordua eskatu behar du. Beti 12:30etatik
13:30etara bazkaltzeko denbora errespetatu egingo da eta soilik ordu horretatik aurrera eskolatik atera ahal izango da.
Jangelako zerbitzua ez bada erabili behar, lehenbailehen abisatu behar da. Soilik 5 egun jarraian ikasleak zerbitzua erabili behar ez badu eta 48 ordu lehenago abisatuta, egun horien kuotaren %50 kobratuko da. Beste kasuetan, kuotaren %100 kobratuko da.
Bestalde, ohiko bazkaltiar batek zerbitzuan baja ematen badu, eta aurrerago berriro erabili nahi badu, soilik tokia badago (ratioen arabera) egin ahal izango du, eta kasu horretan nohizbehinkako ikasleen kuota ordaindu beharko du. Bazkaltiarra ez bada itzultzen kuotaren %50 ordaintzen jarraituko da.
Jangelako orduetan ikasleek ez daukate ikastetxetik ateratzerik; horretarako, gurasoek sinatutako baimena behar da.
Jangela orduetan istripuren bat gertatu ezkero jangelako arduradunak bideratuko du egin beharrekoa. Horretarako, ikastetxean larrialdietarako dagoen prozedura jarraituko da.
Hiruhilean behin jangelako partaide guztiek: ikasleek, eskolako arduradunak eta zaintzaileak asanbladak egiten dituzte zehazteko arauak eta hauen jarraipena, baita hiruhileko azken eguneko menua denon artean aukeratu eta adosteko.