Jangela

2021-2022 ikasturtean, Adunako eskolan bazkaltzen geratzen direnean, APIRILEKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke. 

Zentauroak sukaldari

Proiektuari bukaera emateko, Zentauroen bi taldek rollitoak egin dituzte eta besteak, negu zopa egin dute. 

Pegasoak sukaldari

Eskolako proiektuarekin bukatzeko, Pegasoek enpanadillak, olozko gailetak eta pasta entsalada egin dituzte.

Galaxy Parkera Irteera

Ostegunean, Haur Hezkuntzako ikasleak Galaxy Parkera joan ginen autobusean. Pila bat pilota zeuden, txirrista handiak, koltxonetak… Primeran pasa genuen!

Ahateak sukaldari

Eskolako proiektuarekin jarraituz, ahateek marrubi eta platano batidoa egin dute. Ze goxooooa!!

Korrika

Ostiralean Korrika Adunatik pasatzen da eta Ahateek eta Tximinoek pankarta polit polita egin dute Korrikarekin bat egiteko. 

Fruta Eguna

Asteazkenean Fruta Eguna izan genuen eskolan, eta egun hori behar bezela ospatzeko, fruta brotxeta goxo-goxoak prestatu genituen.

At the restaurant VIII

Aner and Laia eating and doing a “SINPA” at Ratatuy in Aduna with Alize the waitress and chef.