Ur txorroak
Tximinoak eta Ahateak ur txorrotan egon dira. Egun hauetako beroei aurre egiteko modu paregabean igaro dute goiza!
Baso eskola
Pasa den astean, Ahateak eta Tximinoak egun pasa egin zuten baso eskolan. Egun ederra izan zuten eta bertan jolasten aritu ziren eta bazkaldu zuten ere!
Mendizaleen erronkako irabazlea
Aurreko ostiraleko irratsaioan, mendizaleek erronka bat proposatu zieten ikasleei. Kilo batean zenbat babarrun ale zeuden esaten gehien gerturatzen zenari, Errealeko nesken partidurako 3 sarrera emango zizkioten. Hodei izan zen gehien gerturatu zena. ZORIONAK!!
Berritsu Irratia 42. irratsaioa
Aurreko ostiralean, maiatzaren 13an, 42. irratsaioa egin genuen eta Xabier Berasaluze Leturia elkarrizketatu genuen. Dagoeneko entzungai daukazue bertatik irratsaio osoa. Hemen, irratiko partaideak eta musikariak ateratako argazkia.
Berritsu Irratia 42. irratsaioa
Ostiral honetan, maiatzaren 13an, arratsaldeko 14:45etatik aurrera, Berritsu irratiak bere 42. irratsaioa eskainiko dizue. 98.2 irrati frekuentzian izango dituzue entzungai eskolako zipriztinak, diskoen eskaintza…eta Xabier Berasaluze Leturiari egindako elkarrizketa ere. Animatu entzutera!!!
Loatzo musika eskolarekin festan
Mendizaleak eta Tximinoak Loatzo musika eskolakoekin egon ziren haiek prestatutako ekintza batzuk burutzen.
Ahateak eta Tximinoak baso eskolan
Tximinoen eta ahatetxoen gelako ikasleak elkarrekin joaten hasi dira baso eskolara hiruhilabete honetan.
Ahateak eta Tximinoak baso eskolan
Udaberriarekin batera, baso eskola lorez betetzen ari zaigu. Gaur lore hauen izenak ikasi ditugu: Bitxilorea, Gingil zuria, Gingil gorria eta Urre botoia.
Ipuin kontalariak
Literatur astea izan dugu eskolan eta hainbat ipuin kontalari izan dira gurean. Tony Muntadas, Yolanda Arrieta, Juan Kruz Igerabide, Enkarni Genua eta Alaitz Ostolaza. Eskerrik asko!!!
Jangela
2021-2022 ikasturtean, Adunako eskolan bazkaltzen geratzen direnean, MAIATZEKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.