Adunan turismoa egiten
Ahateek eta Tximinoek, Adunan ere badela zer ikusi, non jan, erosketak egin eta lo egin erakutsi digute.
Astokiloak bazkaltzen
Astokiloek bazkari goxo goxoa prestatu dute eta eskolan bazkaldu dute irakasleekin batera. MENUA: -Pasta entsalada. -San Jakoboak. -Fruta mazedonia
Asteasun Eskalada
Aurreko asteazkenean, Astokiloak Asteasura bizikletan joan ziren eta bertan, Aitor eta Baserriren laguntzarekin eskalatzen egon ziren Gipuzkoako rokodromorik altuenean!!! Ze ausartak gure astokiloak!!!
Donostiako historia
Aurreko ostegunean, Donostiako udaletxeko zinegotzia eta historiazalea den Markel Ormazabal izan zen gurean. Hiriari buruzko gauza oso interesgarriak eta bitxiak kontatu zizkigun. Eskerrik asko bixitagatik!!
Jangela
2021-2022 ikasturtean, Adunako eskolan bazkaltzen geratzen direnean, EKAINEKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.
Mendizaleak eta orientazioa
Aurreko astean, mendizaleek, 3 taldetan banatuta eta Adunako mapa zutela, hiru ibilbide ezberdin egin zituzten, denak herriko plazan bukatzen zirenak.
Aduna urdinduz
Atzo, Donostian Urdinduz 2022 ospatu zen, autismoaren aldeko martxa solidarioa. Gaur, Adunako eskola ere urdindu dugu! Denok autismoaren alde! Urdindu gure mundua!
Enarak programa
Aurreko astean, Aranzadi elkartekoak Adunara etorri ziren enarei buruz gauza interesgarriak kontatzera.
Baratza
Eskolako baratza inoiz baino biziago dago. Angelaren lanarekin eta ikasleen eta gurasoen laguntzarekin, garaiko produktuak ekoizten ditugu, gero eskola aurrean jartzen dugun azokan saltzeko. Km 0!!
Kartoiaren tailerra
Ahateek eta Tximinoek kartoiaren tailerra egin dute frontoian. Zenbat gauza egiten dituzten eskolako txikiek!!!