ASTE HONETAN BI IKASLE BERRI ETORRI DIRA GURE ESKOLARA. OKASANA ETA TANIA. UKRANIATIK ETORRI DIRA.OSO ONDO DABILTZA GUREKIN JOLASTEN. ONGI ETORRI ADUNARA! EGILEAK: IRAI, ALAINE ETA UNAX
Zarautzeko barnetegia
Urriaren hasierarekin batera, Zarautzera joan gara gaua pasatzera. Zaharrenak Zumaira joan dira mineralak ezagutzera. Hurrengo egunean, gainontzeko lehenhezkuntzakideekin batera mahastietatik Getarira joan gara ibilalditxo polit bat eginez eta bertan Elkano gogoratu dugu eta portutik pista jolas bat egin dugu. Arratsaldean, Zarautzeko aterpetxera bueltatu eta aparejuak egin ditugu hurrengo egunean, Zumaian arrantzan ibiltzeko. Oliverrek izugarrizko korkoia […]
Liburuen altxorra
Berriro da gurekin Liburuen Altxorra!! Imanol eskolara etorri zaigu liburuz betetako kutxarekin eta bertako altxorrak erakutsi eta batzuk ere kontatu dizkigu. Hilabetez kutxaz gozatzeko aukera izanik, etekina aterako diogu!
Ikasturte berriari hasiera
Udako oporrak ondo gozatu ondoren, hemen gaude indartsu eta gogotsu ikasturte berrian. Aurten, garai batean bezala, jolas kooperatiboak eskola osoa elkarturik egin ditugu, alde batetik paratxutarekin sokorristetara jolastu gara, bestetik, uztailekin jolas txiki batzuk egin ditugu, zapiaren jolasa kooperatibo bihurtuta ere ibili gara, eta azkenik, armiarman ere jolastu gara. Primeran ibili gara jolastuz eta gozatuz!
Surf
Azkenengo egunean, aspaldiko partez, Zarautzera joan ginen surf egitera, hondartzan bainatzera eta parkean jolastera. Kurtsoari amaiera emateko modurik onena!!
Larraulera irteera
Ahateak, kurtsoko azkenengo irteeran, Larraulera joan ziren. Baserri bat ikusten egon ziren eta parke batean jolasean aritu ziren ere. Asko botako zaituztegu faltan. Uda ona pasa!!
Zuzeneko kontzertua
Jone, Laia eta Nahiak ETS-ren zurekin batera kanta eskaini ziguten atzo. Artistak dira!!!
Zeinu hizkuntza
Ekainaren 14an, zeinu hizkuntzaren nazioarteko eguna izan zen, eta Tximinoek euren izena zeinu hizkuntzan adierazten ikasi dute. Artistak Angela eta gure Tximinoak!!!
Berritsu Irratia
Ostiral honetan, ekainaren 17an, Berritsu Irratiko 43. emanaldia egingo dugu. 11:45etan izango da eta 98.2 sintonian izango duzue entzungai. Etxetik ere parte hartzeko aukera izango duzue, telefonoa dagoeneko konponduta dugu eta. Animatu!!!
Donostiara irteera
Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak, lantzen ari garen proiektuarekin lotuta, eta Markelek kontatutakoarekin, Donostiara joan ginen bertako txokoak ezagutzera, eta egun batez izan bazen ere, Adunatarrek Donostia konkistatu zuten!!!