Baso Eskola
Asteartean, Ahateak Baso Eskolan egon ginen. Lokatzarekin jolasten, tximinoei bisita egin eta animaliekin aritu ginen.
Erosketak egiten
Mendizaleak erosketak egitera joan gara, gero eskolan egingo ditugun errezeten osagai bila. Honek, kantitateak, dirua eta pisua lantzea ahalbidetu digu.
Jangela
2021/2022 ikasturtean, Adunako eskolan bazkaltzen geratzen direnean, OTSAILEKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.
Mendizaleak
Japoniako kultura lantzen ari garenez, papiroflexia teknika erabiliz, marka orriak eta kometak egin genituen eta zenbakiak tenperekin marrazten ibili ginen ere. Zelako artistak gure mendizaleak!!!
Tximinoak
Goizean Tximinoak tximinokeriak egiten ibili gara baso eskolan. Arratsaldean, Txinatarren urte berria ospatu dugu fideo txinatarrak janez eta pelikula bat ikusiz.
Ahateak
Ahateek itxura ederra eta goxo goxoa duten fruta brotxetak egin zituzten
Baso Eskola
Asteartean Tximinoak Baso Eskolan egon ziren. Egun paregabea izan zuten, ezin hobea Uxueren lehen aldia izateko ere.
Tximinoen gelakoek Txinara bidaiatu dute
Tximinoen gelako ikasleak Txinaraino egin dute bidaia. Txapela txinatarrak egin dituzte gelan eta arroza egosi dute hamaiketako orduan jateko. Txotxa txinatarrekin jaten saiatu dira eta baita batzuk lortu ere. Irai eta Adeik ere etxean egin dute arroza egosiaren errezeta eta Tximinoen gelakoekin batera egin dute hamaiketakoa bideodeiaren bitartez. .
JANGELA
2021/2022 ikasturtean, Adunako eskolan jangelan bazkaltzen geratzen direnean ABENDUKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.
Herriko ohiturak
Adunako ohiturak ezagutu nahi ditugu eta horretarako guraso eta herritarrekin saio ezberdinak antolatu ditugu. Atzo arratsaldean, Miren eta Arantza etorri ziren Santa Agedaren berri ematera Mendizaleen gelara. Zentauro eta Pegasoen gelara aldiz, Jone eta Ainhoa etorri ziren Oilasko jokoa nola egiten den erakustera eta nondik datorren azaltzera. Primeran pasa genuen! Mila-mila esker Miren, Arantza, Jone […]