Browniea

Egun berezi hauetan etxean sukaldatzeko errezetak parteaktuko ditugu zuekin. Gaurkoan Ekiñek egindako Brownie goxoa da. Animatu zaitezte sukaldatzera! 

Martxoak 8. Emakumeen nazioarteko eguna

 Martxoak 8 eguna aldarrikatuz ekintza ezberdinak egin ditugu. “Figuras ocultas” pelikula ikusi dute 3.ziklokoek HHkoek  borobil moreak egin dituzte Ikasle guztiek beren esku morea margotu dute

Euskadiko orkestra sinfonikoa

Asteazkenean 3.ziklokoak, euskadiko orkestrak antolaturiko  Maitasun epikoak kontzertua ikustera joan ginen,  Alkizako eskolako lagunekin. Egun polita izan zen eta Alkizako lagunekin ederki pasa genuen.

June Ansoleagaren bisita

Atzoko egunez, June Ansoleaga Eitbko kazetaria eta Eguraldiko aurkezlea gure artean izan genuen. June, bizkaitarra da, Sopelakoa. 1987ko urriaren 20ean jaio zen.  Oso bisita atsegina izan zen, eguraldiari buruz ikasi genuen, baita isobarak zer ziren ere. Mapa meteorologikoak irakurtzen ikasi genuen eta besteak beste antizikloiek, hau da, eguraldi lasaia, erlojuaren norabidean doaz, eta borraskak, eguraldi nahastua,  […]

INAUTERIAK 2020 Aurten ere,  3.ziklokoek  kolore kolore abestiaren  koreografia    asmatu dute . Ikasle , irakasle  eta gurasoak dantzatuko dugu. Beraz, ikusi eta ikasi!! Gora inauteriak!! 

Nanogunera bisita

Asteartean, otsailak 11, Emakume eta Neska zientzialariaren nazioarteko eguna ospatu zen, eta guk egun honekin bat eginik  Donostian dagoen Nanogunera bisita egin genuen. Eta orain galdetuko duzue, eta han zer egiten dute? Ba hitzak dioen bezala, gauza txiki txiki txiki txikiak ikertu eta egiten dituzte, adibidez, mobiletan dauden txipak. Bertan,  24 herrialde ezberdinetako 90bat langile […]

Ihauteriak

Badatoz ihauteriak eta horrekin batera gure egitarau kartela aurkezten dizuegu.  Dakizuen bezala, ikasle batzuk margolariak izango dira, besteak artistak, grafiteroak, margoak ere. Azkenik Frida Kahlo ere izango dugu gure artean. Urtero legez, 14:45ak aldera aterako gara eskolatik eta herritik kalejiran eta dantzan joango gara, geldialdiak eginez: Uztartza parean, Sugandilan, sagardotegietako errotondan, Elordi Plazan, eta azkenik […]

AHUNTZAK

Atzo arratsaldean Cestautarren ahuntzak ikustera joan ginen. Bertan ogia ere eman genien jateko. Oso ondo pasa genuen!!!

Sahararekin elkartasuna

Kaixo! Gu, Kalabaza taldekoek, matematikako orduan, Sahararako produtktuen bilketaren jasoketa egin dugu, eta hemen zuekin partekatzera etorri gara. Lehenik eta behin, produktu guztiak kaxetatik atera ditugu, sailkatu eta kalkulu orri batean informazioa jaso dugu. Ondoren, bakoitzak, bere erarara grafikoak egin ditugu. Grafikoa, informazioa ematen duen irudi bat da, kasu honetan, hilabete honetan zehar Sahararako janari […]

Zientziarekin jolasean

Ezagutzen duzue zerbait likidoa dena, baina gero ez da likidoa, edota solidoa dena gero solidoa ez da? Ba nahasketa honekin hori gertatzen dela ikusi genuen. Ura eta maizena besterik ez da behar esperimentu hau aurrera eramateko, eta ikusiko duze sortzen den nahasketa berezia dela.  Zientzia munduan, fluido ez newtondarra bezala ezagutzen da, eta wikipediak dioen […]