Oharra

Berritsu irratia zuzenean! Bihar, abenduak 19, arratsaldeko 14:45etatik aurrera Berritsuren urteko azken emanaldia izango dugu, zuzen-zuzenean!!  Beti bezala gonbidatuak zaudete entzun eta parte hartzera!!!

BABARRUN JANA

Abenduak 3an babarrun jana egin genuen.Bertako babarrunak, bertan aletuta eta elkartean goxo goxo prestatuta. Primerako eguna pasa genuen.Bapo jan ondoren, herri kiroletan ibili ginen eta Ahobizi eta Belarriprest kanta ere dantzatu genuen.

Robotika- mailua (2)

Oraingoan, talde baten prozesua duzue hau. Hasieran, emandako erronkaren baldintza bati erantzuna ematen dion bideoa duzue: legorekin eta engranajeekin mailu bat egin dute eta martxan dabil. Baina, erronka zera da: engranajeekin mailu bat egitea. Eta ahal den xinpleena. Hemen bigarren bideo, erronkari eta buruko engranajeei buelta batzuk eman eta gero,  ateratako mailua.

Robotika- mailua (1)

Nagusien gelakoak matematikan multiploekin lanean hasi eta bizitza errealean nun topatu genezakeen galderari erantzunez, erronka bat sueratu zitzaigun. Mirandaolako Burdinolako mailuak bere engranajeetan multiploak ditu, eta hori nola? Lego eta Scratchetaz baliatuz, hemen gure mailu-robotak!

Kontu Kontari

Mimo handiz atondu genuen eskolako sarrera, Adunako ezaugarri den auzolanari esker, batek lorontzia, besteak, sardea, nik badut etxean saskia….eta poliki poliki, gure sarrera, baserri baten ataria irudikatu nahiean, eskola Eskolenea baserria bihurtu genuen.  Bihotz bihotzez, eskerrak eman nahi dizkizuegu lauroi gure gonbidapena jaso eta prest azaldu izanagatik. Juan Kruzen familiak zuen Adunako telefono bakarra, Bibik […]

Adunakaria

Hemen dago lehenengo ADUNAKARIA! Mimoz egindako egunkaritxoa duzue hau, Azoka gaia duelarik.

Kontu Kontari

Dakizuen bezala, hurrengo astea nahiko berezia izango da. Hasteko, astelehenean Euskararen Eguna ospatuko dugu, horretarako hainbat ekintza berezi antolatu dugu: babarrunjana, herri kirolak, Ahobizi/Belarriprest dantza… Ekintza bereziekin jarraituz, asteazkenean, abenduak 5, KONTU KONTARI izena jarri diogun tertulia bat antolatu dugu. Honetara, Adunako belaunaldi ezberdinetako hainbat herritar gonbidatu ditugu, horien artean, Juan Kruz Igerabide, Bibi Tejeria, […]

BASO ESKOLA ALKIZAN

BASO  ESKG  LA JOAN  GINEN ALKIZAAR  TXABO  LA  BAT GENUN  ONDO  PASA  GINUN,