Danio arraia

Atzo Danio eskolara etorri zen. 110 arraultzatxo bi poteetan jaso genituen, kutxa isotermiko batean. Lehen Hezkutzako ikasle guztiak gelan bildu ginen eta kutxatik poteetan atera genituen. Horretarako, irakasleak bata txuria jantzita zientzialari bihurtu ziren. Poteetatik atera, Petri plakan jarri, eta zein dauden bizirik eta hilda ikusita, Lehen Hezkuntzako hiru geletan banatu genituen, ikerketa zientifikoa egiteko. […]

INAUTERIAK 2019

Ostiral arratsaldean, ADUNA eskolako inauteriak ospatu genituen eta bertan akrobatak, mimoak, pailazoak eta magoak izan genituen. Ikusi, ikusi honako bideo hauek!!!

Berritsu irratia 27. emanaldia

Peru C, Xela, Peru S, Mattin, Julen, Irati eta Ametsi  egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Asvineneako Irati Gonzalez elkarrizketatu dugu. Izan ere eskolan zirkua lantzen ari gara eta aproposa iruditu zaigu. Oso gustura egon gara eta gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan […]

Iñauteriak- dantza

Kaixo!  Hemen duzue Iñauteri festako amaierako dantza, Gatibu taldearen Pailazo bat naiz kantaren dantza. Hasi entsaiatzen!!

Olinpiadak

Ostegunean, 6.mailakoak Villabonara jeitsi ginen eta Aiztondo bailarako 6.mailako ikasleekin elkartu ginen. Denera ehun bat edo izango ginen. Han lau taldetan jarri eta jolas batzuetan ibili ginen: zaku karrera, txingak jasotzen, gurpilari bultza eta paratxutarekin.  Bazkaldu ostean, Erniobeara igo ginen institutoa ezagutzeko. Aurrena bertako liburutegian DBHkoek (tartean Lander Zabala) aurkezpen txiki bat egin ziguten eta […]

BAZKARI MUNDIALA

Atzo eskolan bazkaldu eta oso ondo pasa genuen. Astelehenean menua erabaki, asteartean salneurriak begiratu eta aurrekontua prestatu ondoren,  asteazkenean BM ra erosketak egitera joan ginen. Bazkaldu genuen menua: Kroketak, entsalada, oilaskoa patatekin, krepak eta marrubizko irabiakia. Arratsaldean pelikula ikusi genuen.

Sahararekin elkartasuna

Atzo Tolosaldea Sahararekin elkarteko kide den Gregorio etorri zen eskolara bildu ditugun elikagaien kutxa jasotzera. Bide batez, guk ekarritako janaria Sahararaino nola iritsiko den kontatu zigun. Bidai luzea egin behar dute, orain otsailean hasi eta maiatzean kanpamentuetara iritsi arte. Azaroan egindako azokan ateratako dirua bidai luze honetan sortuko diren gastuetarako erabiliko dutela ere kontatu zigun. […]