Literatura Asteko irudiak

Kaixo denoi! Dakizuen bezala, pasa zaigun astean zehar Literatura Astea ospatu genuen. Hainbat ekintza aurrera eraman genituen, eta bertako irudiak jarraian duzuen bideotxoan duzue ikusgai.

Literatura Astea

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Gu oporretan geundenez, aste hau Literatura Astea bihurtu dugu. Atzo, Intza Alkain ipuin kontalaria,  eskolara gonbidatuta  hainbat ipuintxo kontatu zizkien Haur Hezkuntzakoei, horien artean, Kutxa bat. Gaur berriz, Galtzagorriren Liburuen Altxorra kalera atera eta bikoteka bata besteari ipuinak kontatu dizkiete. Eguraldiak eta guzti lagundu digu, udaberriko primerako eguna […]

Zirkorrika Adunan 2019

Gaur arratsaldean korrika antolatu dugu herrian eta oso ondo pasa dugu gainera. Indarrak geratu zaizkionak gaur gauean (goizeko 3etan) parte hartu dezake berriz korrikan. Animo!!!

Europarekin jolasean

Nagusien gelakoak, hiruhileko honetan Europa ikasten aritu dira. Bertako lurraldeak eta hiriburuak ikasteko, honako jolasa sortu dute. Aspaldiko “Konekta” jolasa modernizatu egin dute Makey-makey erabilita, txapakume xafla, kableak eta beraien sormena. Hemen dituzue prozesuaren argazkiak baita nola egin zuteneko kontakizuna. Izugarrizko lana egin dute, benetan txalogarria! Norbaitek jolasteko ogoa baldin badu, etorri lasai eskolara, gonbidatuta […]

Time for bed

When it’s time for bed, I have a shower And put my pyjamas on. I wash my face and I clean my teeth. Then we go to bed And we go to sleep. When it’s time for bed, I have a shower And put my pyjamas on. I wash my face And I clean my […]

Berritsu irratia 28. emanaldia

Amaia, Xabat, Izaro, Xuhar, Uxue, Inhar, Eneko eta Anderri egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Ainhoa Artolazabal txirrindularia elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai. Ainhoa Artolazabal ikasleekin

Mural pintaketa prestatzen

Adunako eskolak ere parte hartu nahi izan du larunbatean izango den mural pintaketa prestatzen. Oso pozik eta gustura aritu gara borobil erraldoi hau moreaz margotzen.

TXIKI PARK

Astelehenean Txiki Parkera joan ginen eta ikus dezakezuenez primeran pasa genuen.!!

GURE DANIO ZAINTZEN

Izurde gelako zientzialariek arreta handiz zaintzen dituzte Danioren arrautzak.  . Egunero, kontu handiz, ura aldatzen diegu.    Ur garbia gustuko dutelako

Danioren bigarren eguna

Gaurkoan aldaketa asko ikusi dizkiegu gure arraultzatxoei. Goizetik arratsalde bitartean ere asko aldatu dira!  Lehenengo argazkia goizean ateratakoa izan da, bertan begiak antzematen zaizkie.  Bigarren argazkian berriz, hau arratsaldean ateratakoa izan dena, bertan ikus daiteken bezala, beraien garapenean, begiak atera zaizkie, isatsa ere antzeman daiteke, eta ikusten dituzue puntutxo beltzak? Ba horiek Danioren melanina da, […]