TALO JANA

Azken egunean talo jana egin genuen oporrei hasiera emateko. Goizean goizetik gela guztiak nahastu genituen eta taldeka jarri ginen. Hasieran geletan egon ginen margotzen eta jolasten eta ondoren taloak prestatzera jeitsi ginen. Bertaratu ziren gurasoek asko lagungu ziguten. Goxo-goxoak atera zitzaizkigun!

Urte Berri On!

Opor atarian gaudenez, bide batez, ondo pasa eta Urte Berri Ona desira dizuegu.

Berritsu Irratia, 32. irratsaioa

32. irratsaioa, Xela, Uxue, Peru, Leiane. Xuhar, Oihan N., Nahia E, Nahia G. Xabat eta Markelel prestatu dute, hainbat atalen artean banatuta. Beste atal batzuen artean, herria hain ondo eta txukun mantentzen lan egiten duten Joxe eta Joxerramon elkarrizketatu ditugu, dakizuen bezala. Gauza politak kontatu dizkigute, eta hobeto ulertu dugu zeinen lan handia egiten duten. […]

LH 5-6 Mundua hobetzen bakoitzak pixka bat emanez

Gaurkoan berriz, elkartasunaren gaiarekin lanean eta hausnarketan jardun ondoren, LH 5-6koek egin dituzte sketch-ak, mundua pixkanaka aldatzen laguntzeko norberak egin ditzaken ekintza onei buruzkoak. Hona hemen beren lanak: Gogoratu Eduardo Galeanok esandakoa: “Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake”

EUSKARAREN EGUNA

ABENDUAREN 3AN EUSKARA EGUNA OSPATU GENUEN ESKOLAN. GOIZEAN ZEHAR EUSKARAZKO HITZAK IDATZI GENITUEN “HITZOLARIAK” LELOPEAN; ASPALDIKO HITZAK, ADUNAN ERABILTZEN DIRENAK, ITSASOAREKIN ZERIKUSIA DUTENAK, HITZ POLITAK… ARRATSALDEZ PIRATETAN BIHURTU GINEN ETA ADUNAN ZEHAR IBILI GINEN ALTXORRA BILATZEN. PRIMERAN PASA GENUEN! GORA EUSKARA! GORA ADUNAKO PIRATAK!

ITSASOKO ANIMALIEN DISEKZIOA

PASA DEN ASTEAN ITSASOKO ANIMALI EZBERDINEN DISEKZIOA EGIN GENUEN ; OLAGARROA, BERRUGETA, SARDINA, OTARRAINXKA ETA MUXARRA.TALDE ANITZETAN BANATU GINEN ETA GELETATIK PASA GINEN DISEKZIOAK IKUSTERA. OSO INTERESGARRIA IRUDITU ZITZAIGUN ETA ASKO IKASI GENUEN.    

LH 4 Mundua hobetzen bakoitzak pixka bat emanez

Aurreko asteetan elkartasunaren ideia landu dugu BSZko saioetan LH 4koekin. Gaurkoan, besteei ekintza onen bidez lagunduz, mundua nola hobetu dezakegun sketch batzuen bidez adieraztea erabaki dugu. Lan bikaina ikasleok! Gogoratu Eduardo Galeanok esandakoa: “Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake”

Lau Teilatu

Haurrak maite ditugulako, Haur Minbiziaren Kontra ikerketak bultzatzeko, “Lau teilaturen” gure bertsiorik onena egin dugu maratoiarekin bat eginez, putz eginez, minbizia aldenduz.

Aquariumera irteera

Astelehenean, Donostira joan ginen Aquariuma bisitatzera. Goizean, 4-5 urtekoak eta 1.mailakoak joan ziren eta bazkal ostean gainontzekoak. Bertan gauza mordoa iksui eta ikasi genituen, jarraian atentzioa gehien deitu ziguna duzue:  Aquariumera sartzean hasieran museora joan ginen eta bertan Euskal Balearen hezurrak zeuden, 11mkoa, beste bat txikiagoa ere bazegoen, 7 mkoa, hau beste bale mota batekoa. […]