Menua

Ostatuan ia etxean bezala Km0 eta garain garaiko elikagaiez prestatutako menu orekatu eta osasuntsua jateko aukera daukate eskolako ikasleek.

Etxekoa, etxean bezala, menuak ikasleen gustuak kontutan hartuta egiten dira. Astean bitan barazkiak, beste bitan lekaleak eta pasta edo arroza astean behin. Arraina ere astean behin gutxienez sukaldatzen da, eta besteetan haragia, arraultza edo tortila, beti osagarri osasuntsuekin, esaterako piperrak, txanpiak edota letxuga. Postrean ere, yogurta edo fruta txandakatuz jartzen da eta astean behin, etxeko arroz esnea, flana edo natilak.

Menu hauek, jangelako arduradunak egiten ditu, jangelako hezitzaileen gomendioekin beti ere, ikaslen gustuak edo iritziak kontutan hartuta.
Hiruhilean behin ikasleek, jangelako batzarrean, aukeratzen dute hiruhilekoko azken eguneko menua.