Kaixo, denoi! 
Lehengo astean, Urretxuko Santa Barbara barnetegira joan ginen lo egitera.
Lehenengo egunean, langileen ibilbide ezagutu genuen. Chillidak haizearen orrazea egin zuen lekua ikusi genuen eta burdina nola lantzen zuten ere bai, jarraian bazkaltzera joan ginen eta bazkaldu eta gero orientazio jokoak egin genituen. 60. hamarkadako etxetxe bizitza bat eta eskola bat bisitatu genituen. 
Bigarren egunean, eskolako Lh 1go, 2. eta 3.ekoekin batera, Mirandaolako burdindegia eta burdinaren museoa ere ikusi genituen. Alkizako eta Berrobiko ikasle eta irakasleak ere gure artean egon ziren. Bertan, txistorra pintxoa jateko aukera ere izan genuen.
Hiru garren egunean, Berriz, Santa Barbaran, paper birziklatuaren tailerra egin genuen. Oso politak atera zitzaizkigun!

Oso ondo pasa genuen eta berriro errepikatuko genuke. Hona hemen argazki batzuk…

0 Responses

  1. Oso irteera interesgarria, toki asko bisitatu dituzue eta gainera garai bateko bizimodura hurbiltzeko aukera izan duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude