Kaixo!!
Zer moduz zabiltzate? Gu lan eta lan, baina badakizue zer? Bihar oporrak!! Egia da egoera berezi honetan oso urrutira ezin gaitezkela joan eta horregatik, esperimentu txiki bat ekartzen dizuet etxean egiteko.  Zuek zer uste duzue, landare bat argi gabe hazi daitekela?  Edo nahita nahiez argia behar du? Goazen hori ikertzera! Esperimentu hau  ez da batere zaila, etxeko txikienek ere egin dezakete, eta behar duzuen gauzak ere etxen denok ditugunak dira: babarrunak, garbantzuak edo dilistak, kotoi pixkat, bi yogur pote eta zapata kutxa bat! Jarraian duzuen bideoa ikusi, bertan dauden jarraibideak jarraituz, animatu zaitezte egitera!
Oporren bueltan berriz ere egongo gara, bitartean, asko deskantsatu eta asko jolastu. Besarkada haundi bat!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude