Atarira bisita LH 5-6

Martxoak 3an LH 5-6ko ikasleak ataria erredakzioa bisitatzera joan ziren.

Joateko, Adunatik Zizurkilera oinez joan ziren eta Zizurkilen trena hartu zuten Tolosara.

Atarira iritxitakoan, bisitarekin hasi ziren.

Lehenengo, erreadakziora joan ziren ikasleak, emakume batek langileak aurkeztu zizkien.

Gero, sala txiki batera joan ziren. Sala horretan emakumeak (Rebekak) nola lan egiten duten eta zeinek egiten duen lan bakoitza azaldu zien.

Azalpena eta geroxeago,  atariko web orrian  ikasleak egon zirela argitaratu zuten.

Ondoren, bi talde egin zituzten, tald bat hamaiketakoa egitera joan ziren sala txikira eta beste taldea irratira joan ziren beraien burua aurkezteko eta jolas bat egiteko.

Jolasa:

Taldean sei ikasle ziren eta sei horiek erditik banatu ziren. Talde bati bost galdera egin zizkieten.

Matematika, asmakizunak eta hizkuntzari buruz ziren galderak. 

Horrela, talde guztiekin egin zuten.

Jolasean, talde guztiek berdin asmatu zituzten galderak eta bukaeran talde guztiei galdera bat egin zieten eta berriro denek berdindu egin zuten.

Bisita jolasarekin bukatu zen eta taldeko argazki bat egin zuten, gero treneko bidea hartu zuten.

Adunako ikasleek oso ondo pasa zuten eta benetan errepikatzeko moduko plana da.

.

0 Responses

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude