Biomagunera
irteera 
 
                                                                                                              2023/2/13, astelehena.                      

       
   

Pasa den astelehenean, 9:30etan, autobusa bila
etorri zitzaigun, bertan sartu ginen eta Donostiako Biomagune zientzia gunera  joan
ginen. Iritsitakoan, barrura joan eta neska batek zer egingo genuen azaldu
zigun. Gero, taldetan banatu gintuzten eta esperimentu batzuk erakutsi zizkiguten. Esperimentu
batzuk egindakoan, hamaiketakoa jatera joan ginen. Hamaiketakoa ziztu bizian jandakoan,
berriro ere, barrura sartu ginen eta galdera jolas bat egin genuen. Galderak ondo
egiten genituenean gominolak banatzen zituzten. Galdera jolasa bukatu ondoren,
sobratutako gominolak banatu zizkiguten. Gominolak banatu ondoren, esperimentu
tresnak zituen kaxa bat oparitu ziguten bakoitzari. Ondoren, txapak eta
esperimentuen horriak banatu zizkiguten. Bueltarako, berriro ere, autobusa
hartu eta Adunara itzuli ginen. Hori izan zen Biomagunean egin
genuena.     

 

       
                     
                     
                     
                       
                     
                                                                                                                                      Fantastikoen Irteera

   

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude