Lan asko egin ondoren, Eskolako baratzak lehenengo barazkiak eman ditu. Eskolako ikasleek lan handia egin dute ikasturtean zehar, baratza garbitu, belarrak kendu, plastikoa jarri, ondoren haizeak eraman baino lehen plastikoa kendu zuten, bidetxurreak egin zituzten, baratzako planoak diseinatu zituzten, barazkiak hazitegietan landatu zituzten, ilargiaren faseak ikasi zituzten, haziak baratzan landatu zituzten, astero ureztatu… Eta azkenik, gure baratzak fruituak eman ditu.

ESKOLAKO BARATZATIK JASOTAKO LEHENENGO BARAZKI SORTA  ZOZKETATUKO DA HONAKO GALDERA HAU  ASMATZEN DUTENEN ARTEAN:


 ZER DA BEHEKO ARGAZKIAN IKUSTEN DENA?


ERANTZUNA, BLOGEAN IDATZIZ EDOTA BERRITSU IRRATIRA DEITUZ EMAN DEZAKEZUE. ANIMATU!

ZOZKETAKO SARITUAREN IZENA  BERRITSU IRRATIKO IRRATSAIOAN ETA BLOGEAN  JAKINARAZIKO DA.  SARIA LIBURUTEGIAN JASOKO DA.

0 Responses

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude