Gabonetan sobratutako turroia oraindik etxean bueltaka duzuela? Aukera aproposa izan liteke Nahia Elgarrestak proposatzen digun errezeta hau egiteko. On egin!
Osagaiak:

-Piña 1.
-150g turroi biguna.
-3 zuringo.
-Azukrea bakoitzaren gustura.

-8 bizkotxo.

Nola
egin?
Hasteko,
jarri zuringoa elur moduan. Ia ia prest dagoenean, azukrea bota nahi
beste.
Ondoren,
piña erditik moztu eta gero piñaren barrukoa zatitu zati txikietan.
Jarraian,
bizkotxoak moztu eta jarri piñaren barruan.
Hori
egin eta gero, turroia jarri piñaren barruan.
Azkenik,
piña pusketak piña barrura botako ditugu.
Bukatzeko,
zuringoak gratinatuko ditugu minutu
batez.
Egunerokotasunean normalean piña hitza erabili arren, euskaraz beste izen bat du. Ea nork asmatzen duen piña euskaraz nola den!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude