PIRATEN GELAKO ETA URPEKARIEN GELAKO IKASLEEK IGELAREN METAMORFOSIA IKUSI DUTE GELAN

Urtarrilaren hasieran urtegi batean aurkitutako arrautzak ekarri genituen Haur Hezkuntzako geletara. Arrauzak ondo behatu ondoren, igelaren arrautzak zirela  konturatu ginen; txalburuak zirela.

Txalburuak, arrautzen barruan handituz joan ziren.

Txalburuak arrautzetatik atera ziren eta arrautzak jan zituzten. Goseak zeuden!

 

Albaitaria den, ikasle baten amak txalburuen elikaduraren inguruko hitzaldi bat eskaini zigun. Eskerrik asko Virginia!

 Letxuga egosia prestatu genuen gelan.

Txalburuei asko gustatu zitzaien letxuga egosia eta oso azkar jan zuten.

 
                                                                                                                                         
Atzeko hankak ateratzen hasi zitzaizkien eta ondoren aurreko hankak.                                       

Ura asko zikindu dute prozesu guztian eta askotan aldatu behar izan diegu!                                       
  
                               

Gaur goizean, 4 hankako txalburuak isatsa motzagoa zutela konturatu gara eta igelaren itxura hartu dutela. Zerbait berezia gertatu da: uretatik kanpora atera nahi zuten eta harriak  sartu ditugu urontzian!

    
Laister, isatsa desagertuko zaie eta Adunako errekara eramango ditugu!

0 Responses

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude