Kaixo!
Gu, Kalabaza taldekoek, matematikako orduan, Sahararako produtktuen bilketaren jasoketa egin dugu, eta hemen zuekin partekatzera etorri gara.
Lehenik eta behin, produktu guztiak kaxetatik atera ditugu, sailkatu eta kalkulu orri batean informazioa jaso dugu. Ondoren, bakoitzak, bere erarara grafikoak egin ditugu.

Grafikoa, informazioa ematen duen irudi bat da, kasu honetan, hilabete honetan zehar Sahararako janari eta produktu ezberdinen bilketako jasoketa.

Bi grafiko egin ditugu, alde batetik, kopurua biltzen duena eta bestetik, pisuarena. Kopuruaren grafikoan ikus dezakeguna,  atuna da gehien dugun elikagaia eta gutxiena, olioa eta piparrak. Bestetik, pisuko grafikoan, arroza da gehien bildu duguna, 18500g, eta atuna aldiz, 4560g. Arroza kopuruz gutxiago egon arren, paketeek atuna baino gehiago pisatzen dute, arroza pakete batek 1kg pisatzen du, eta atunarena berriz, 80g.

Denera, 61000g bildu ditugu Sahararako, aupa gu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude