Kaixo,

azken bi asteetan errefuxiatu eta migranteen gaian murgildurik gabiltza LH5-6 ko ikasleok, gaur egungo gaia izanik, zer ote diren, nondik datozen, zergatik…jakin nahian. Horretarako, eztabaidan murgildu gara, eta ideia desberdinak irten dute gelan. Ideiak pixka bat argitu dizkigun bideo bat ikusi dugu ondoren, errefuxiatuei buruzko informazioa eman diguna, ingelesez. Zalantzak argitu ondoren, taldeka, bideotik aukeratu dugun ideia bat isladatuz, marrazki bana egin dugu. Azkenik, blogera igo ditugu hauek, eta bakoitzean isladatu nahi izan dugun ideia azaldu dugu hitzez:

1-Eñaut eta Eneko:

Irudi honetan, atzeko aldean pertsona asko ikusi ahal ditugu. Horiek errefuxiatuak dira, eta kexu dira. Militarrek ez diete uzten pasatzen, baina paperak erakutsi dizkiete eta orduan utzi egin diete  autobusera igotzen, hortik beste herrialde batera joateko.
2-Denis, Ander, Julen, Aiert eta Markel:
Zenbait herrialdetan, erlijio, sexu joera edo iritzi desberdineko pertsonak direlako kartzelara sartzen dituzte, eta bertan jipoitu edota akabatu ere egiten dituzte. 

3- Xela, Ekiñe eta Peru:

Errefuxiatuak beraien herrialdea eta etxea atzean uztera derrigortuak izan diren pertsonak dira. Hauek herria uzteko, kontrolak eta mugak pasa behar dituzte, eta hau askotan ez da erraza izaten. Gertatzen da paperak ez dituztenek herrialdea ezin utzi izatea. Paperak dituztenak pasatzen dira beste herrialde batera, han segurtasuna eta lasaitasuna topatzeko esperantzan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude