Atzo, egun osoan zehar, ikasleak esperimentuak egiten aritu
ziren. Goizean, ikasleen artean, eta arratsaldean, berriz, gurasoentzako
ekitaldi batean. 
      Bertan, zientzia alorrean ikasitako hainbat azalpen eman
zituzten, haur hezkuntzako txikienetatik hasita, nagusien talderaino. Honela,
elektrizitate estatiko, material eroale eta isolatzaile, presioa eta erreakzio
kimikoen inguruan hainbat esperimentuekin gozatzeko aukera polita izan genuen.
         Gogoan izan ateratako argazki guztiak eskolako GURASOENGUNEAN topatuko dituzuela.
 
 Ondo pasa oporrak!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude